Nork antolatzen du?
Sprilur SAk antolatzen eta sustatzen du
topaketa hau. Erakunde hori Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta
Turismo Sailari atxikita eta SPRI taldearen barruan dago; haren xedea industriako
higiezinen azpiegiturak garatuz jarduera ekonomikoak sustatzea eta bultzatzea
da.
Euskadiko enpresa-garapenaren aldeko dedikazioan eta apustu estrategikoan, Sprilur
eta bere Industrialdeak Sozietateen Taldeak, sortu zirenetik hona, 7,5 milioi
m2 gordin lur kudeatuz amaitu dute aurtengo ekitaldia, eta, horretarako,
53 milioi eurotik gora inbertitu dute.