Aurreko ekitaldiak
PROINLAND 2005. urtean antolatu zen lehenengoz, Sprilur-en
X urteurrena zela eta.
Kongresu horren asmoa industriak ezartzeko industrialdeak sustatzeko esperientziak
elkarrekin trukatzea da, eta asmo hori oinarri hartuta bere helburu estrategikoa
finkatu zuen, hain zuzen ere industriaren gainbehera jasan duten gune narriatuak
biziberritzen laguntzea, eta lurra euskal industria-sarea ezartzeko bideratzea,
enpresak gara daitezen sustatzeko.
Ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Industria sailburuak, Ana Aguierrek jarri zuen
abian, eta, besteak beste, Ekonomiaren 2001eko Nobel Saria Joseph Stiglitz izan
zen bertan. Estatu Batuetako ekonomista horrek hainbat arlo jorratu zituen,
hala nola lurzorua kudeatzeko etorkizuneko erronkak, lurzoruaren eskasiak sortutako
arazoak, espazioen espezializazioa eta garapen jasangarria.