Arrakastaz amaitu da Proinland 08

Bi egunetan zehar gogotik saiatu gara enpresa guneak eta industrialdeak sustatzeko eta kudeatzeko jarduera berritzaileenak ezagutzen. Proinland 08 topagunean nazioarteko hizlariak eta 200 biltzarkide bildu ditugu, guztiak interes, esperientzia eta ezagutza handikoak. Zintzotasun osoz esan behar dut uste dudala aurreikusitako helburuak bete ditugula.

Besteak beste, lurzoruari buruzko politikaz, berrikuntzaz, berritasun teknikoez eta arlo publiko eta pribatuaren arteko elkarlanaz jardun dugu. Espero dut Biltzarretik eraman duzuen informazioak egunez eguneko zuen lanean berritzea eta hobetzea ahalbidetuko dizuela. Guk dagoeneko Proinland 08 sakontasunez baloratzeari ekin diogu. Bertaratuen iritzia zein hobekuntza guneak ezagutu nahi ditugu. Zuen laguntza garrantzia handikoa denez, laster partekatuko ditugu emaitzak zuekin. Edizio honen arrakasta guztiona delakoan gaudenez, etorkizunean hobetzeko pizgarria izan dadin nahi dugu.

Aspalditik SPRILUR-en uste dugu guztiontzat interesgarria izango litzatekeela industria lurzorua kudeatzen eta sustatzen dihardugun enpresen elkarte bat sortzea. Honen aldeko zuen iritziek ideia horretan sendotu gaituzte. Pentsatzen dugu guztiok esfortzu txiki bat eginez gero, errealitate bilakatu daitekeela. Geure laguntza ziurtatuta dago.

Mila esker guztioi. Harremanetan jarraituko dugu.





José Miguel Artaza

Proinland 08ko Presidentea