Hizlariak

 HILAREN 5eko EGITARAUA
 
 Gareth Hall

10:00 - 11:30
Hitzaldia: “Lurzoruaren gaineko politikek industrien kokapenean duten eragina”


Galeseko Garapen Agentzia (Welsh Development Agency -WDA) eta Galeseko Turismo Kontseilua sortzen ari zirela, Galesko gobernu berriaren babespean, Gareth Ekonomia eta Garraio Saileko (DE&T) zuzendari nagusi izendatu zuten, eta, beraz, garapen ekonomiko, garraio eta Europako finantzazioaren arduradun bilakatu zen (urtean £1.5bn inguruko aurrekontua zuen).

Horren aurretik, WDAren zuzendari betearazlea izan zen 2004 arte, erakunde horretan bertan Galeseko Hegoekialderako zuzendari eta Garapen Estrategikorako zuzendari betearazle izan ostean.

Garethek West of England, Reading eta Cardiffeko unibertsitateetan ikasi zuen; gainera, Greenwicheko Royal Navy Collegen goi-mailako militar ikasketak egin zituen. Tasatzaile elkargokide ari da lanean Londresen. Horrez gain, Defentsa Ministeriori (MOD) dagozkion Galeseko Lurrak Kudeatzeko agente jardun zuenean, MODek Galesen dituen lurraldeak kudeatzeko arduraduna izan zen (eskurapena, salmentak, naturaren kontserbazioa eta entrenatzeko eremuak).

Londreseko 2012ko Joko Olinpikoetako Batzorde Antolatzailearen Nazio eta Eskualdeetako Taldean, Galeseko ordezkaria da Gareth.
 
 Yves Gitton

10:00 - 11:30
Hitzaldia: “Lurzoruaren gaineko politikek industrien kokapenean duten eragina”


Industria-ingeniaritza, ESME SUDRIAn (Paris). Frantziako Comité d’Expansion Economique du Val d’Oiseko proiektu ekonomikoen eta nazioarteko harremanen arduraduna. Frépillongo Udaleko lehen alkaterodea. EURADA, Garapen Ekonomikoko Agentzien Europako Elkarteko kidea.
 
 Inmaculada Caravaca

10:00 - 11:30
Hitzaldia: “Lurzoruaren gaineko politikek industrien kokapenean duten eragina”


Sevillako Unibertsitateko Geografiako katedratikoa.

Garatutako ikerketa-ildoen artean, jarduera ekonomikoen antolamenduaren eta espazioaren logikaren azterketarekin lotutakoak dira nabarmengarri, baita lurraldearen nahiz ingurumenaren eraginak jarduera ekonomiko horiei lotutakoak.

Batik bat, industriarako erabilitako lurzoruaren hirigintza-baldintzak aztertzean jarri du arreta berezia, duela zenbait hamarkadetatik hona garatzen ari diren prozesu ekonomiko handienek lurzoru horretan duten eraginei erreparatuta.

Ikerketa hauen fruitu, hainbat artikulu argitaratu ditu estatuko nahiz nazioarteko aldizkaritan, baita zenbait liburu edota liburu-atal ere.
 
 Julio Cesar Ondategui

12:00 - 14:00
Hitzaldia: “Berrikuntzaren eremuetako azpiegiturak kudeatzeko eredu berriak”


Madrilgo Universidad Complutenseko doktorea. Madrilgo Erkidegoko Hezkuntza Saileko ikerlaria, irakaslea eta teknikaria. Lurralde ikuspegitik ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko antolaketa-egitura berriak aztertzean oinarritzen da bere ikerketa-ildoa. Gaur egun, sare teknologikoak eta eskualdeko berrikuntzen adierazleak identifikatzeko sareak sustatzen dihardu. Azken lanetan, eskualdeetako azpiegituren eboluzioa, kudeaketa eta ebaluazioa jorratzen ditu, azpiegitura horien barnean zientzia eta teknologiako parkeak, inkubagailuak, berrikuntza-zentroak eta industria-eremu berriak aintzat hartuta.
 
 Josep Miquel Piqué

12:00 - 14:00
Hitzaldia: “Berrikuntzaren eremuetako azpiegiturak kudeatzeko eredu berriak”


La Salle-URL Unibertsitatean eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (UPC) telekomunikazio ingeniari titulatua da, ESADEko Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzako Masterra dauka, Massachussets Institute of Technology (MIT) eta Kalifornia-Berkeley Unibertsitateko diplomatua da eta Ramon Llull Unibertsitateko Ikasketa Aurreratuetako Diploma dauka.

Kataluniako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Sareko (XPCAT) presidentea eta Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteko (APTE) presidenteordea da.

Unibertsitate-kudeaketan daukan eskarmentu luzeari esker, Gradu-ondoko Programen, Teknologiaren Transferentzia-Zentroen, Unibertsiate-haztegien eta Berrikuntzako Parke Zientifiko eta Teknologikoen aitzindari eta zuzendari izan da. La Salle-URL Unibertsitatean egon zenean, Berrikuntza Parkearen zuzendari izan zen.

Artikuluak argitaratu izan ditu hainbat aldizkaritan, eta Berrikuntza eta Ekimen Sistemei buruzko kongresuetan parte hartu du. Europa, Amerika eta Asiako nazioarteko hainbat forotan ere parte hartu izan du.

22@Barcelonaren kontseilari delegatua denez, bere jardueraren ardatza barruti hori berrikuntzaren munduko guneetako bat izateko sendotzea da.
 
 Basilio González

16:00 - 17:30
Lanerako Tailerrak: “Jarduera ekonomikoetako espazioen marketinean ba al da faktore berritzailerik?”


CB Richard Ellis Industri Agentziaren zuzendari nazionala izanik, 27 lagunek osatutako Espainiako industria-taldearen lana ikuskatzen du.

Estatuko nahiz nazioarteko bezeroen jabetzen dokumentu-zorroaren gaineko aholkularitza eta kudeaketa lanak egin ditu. Era beran, merkatu-azterketak eta balore-balioespenak egin ditu, eta Balioespen eta Inbertsio Sailekin lankidetzan dihardu, industria-sektoreko aholkularitza proiektuak egiteko.

Basilio Gonzalez Zuzenbideko lizentziatua da eta Enpresaritzako diplomatua, Comillaseko Unibertsitate Pontifikalean – ICADE.
 
 Juan Anguísola

16:00 - 17:30
Lanerako Tailerrak: “Jarduera ekonomikoetako espazioen marketinean ba al da faktore berritzailerik?”


Zuzenbidean lizentziatua eta Enpresentzako Aholkularitza Juridiko Masterra, Deustuko Unibertsitatean. 1989tik Neinor S.A. enpresan egiten du lan. Enpresa hau BBKren partaidetzakoa, eta enpresaritza-guneen ibilgetuen sustapen arloan erreferente bilakatu da. Juan Anguísolak, bertan, hainbat kargu izan ditu zenbait sailetan, eta merkataritza eta marketinaren arloan eta merkataritza-sozietatearen geografikoki hedatzeko lanetan buru-belarri aritu da, Euskadin, Kantabrian, Nafarroan, Madrilen, Gaztela Mantxan, Andaluzian, Valentziako erkidegoan eta Murtzian sustapenak eginez. 2003tik konpainiako zuzendariondoko nagusi da.
 
 Marisa Negrete Plano

16:00 - 17:30
Lanerako Tailerrak: “Zein dira enpresa-eremuen kudeaketako praktikarik berritzaileenak?”


Enpresaritza Zientziatan lizentziatua da, Oviedoko unibertsitatean, eta Marketin eta Komunikazioko diplomatura du.

Silvota Industrialdeko Enpresaburuen Elkarteko gerentea izan zen.

Gaur egun, Asturiasko Industrialdeen Federazioko (APIA) gerentea da.

Horrez gain, Espainiako Enpresa Industrialdeen Koordinakundearen (CEPE) idazkari nagusia ere bada.

Orobat, AENOR/UNE Enpresa Guneak Gobernatzeko Proiektuan Industrialdeen Normalizaziorako Talde Espezifikoaren idazkaria da.

Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu. Hizlari aritzen da Jardunaldi Teknikoetan eta Kongresuetan.
 
 Fernando Mora

16:00 - 17:30
Lanerako Tailerrak: “Zein dira enpresa-eremuen kudeaketako praktikarik berritzaileenak?”


Abokatua, industria arloetan espezializatua, Administrazio Zuzenbideko doktorea Oviedoko Unibertsitatean, hirigintza-teknikaria INAPan (Herri Administrazioaren Institutu Nazionala), Toki Administrazioko idazkaria, Espainiako Enpresa-guneen konfederazioko (DEPE) aholkularia eta Asturietako Printzerrian eta Galizian enpresa arloetako legegintza autonomikoa eraldatzeko azterketen egilea.
 
 
 HILAREN 6ko EGITARAUA
 
 Greville Kelly

09:30 - 11:30
Hitzaldia: “Industria-ondarea zaharberritzea: enpresen irudia sustatzea eta erabilera mistoak emanez balioestea”


Greville Kelly Groundwork www.groundwork.org.uk erakundeko Garapen zuzendaria da –Groundwork irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, eta ingurumena bere onera ekartzea du helburu–, eta Cheshiren lan egiten du, Ingalaterran. Kelly aitzindaria izan da, enpresa arloa hobetzeko barrutiak erabiltzen hasi baita, industria lurrak eta enpresa parkeak bere onera ekarri nahian.
 
Ingurumenaren kudeaketari buruzko aholkulari aritua da, eta enpresa arloa hobetzeko Erresuma Batuko lehenengo barrutia txikizkako industriatik kanpoko ingurune batean sortu zuen, 2005ean. Ordutik, Groundwork erakundeak bost barruti sustatu ditu guztira industria lurretan, eta beste bat sortzeko asmoa du, 2008ko abendurako. Kellyk enpresa arloa hobetzeko barrutien berri emango du, Erresuma Batuan zenbateraino onesten dituzten azaldu eta barrutiotan kokatzen diren enpresek zer-nolako etekinak lortzen dituzten argitu
 
 Guillermo Dorronsoro

09:30 - 11:30
Hitzaldia: “Industria-ondarea zaharberritzea: enpresen irudia sustatzea eta erabilera mistoak emanez balioestea”


Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Angentiaren zuzendari nagusia da.

Bilboko ETSIITeko industria-ingeniari doktorea, bertan irakasle elkartu ere aritu zen (Lurralde Antolamendua eta Hiri Sistemak). Lan-jarduna aholkulari estrategiko (Socintec, Accenture) jardunez hasi zuen; gero, energiaren (Iberdrola y Naturcorp) eta ikerkuntzaren (Fundación Labein e IK4 Research Alliance) arloetako enpesen zuzendaritzara igaro zen. Hainbat sozietateren (Enerlan, Pridesa, Kristina, Aesol,…) presidente eta kontseilari izan da.
 
 Juan Luis Moragues

12:00 - 13:30
Lanerako Tailerrak: “Nola aplika daitezke berrikuntza teknikoak eta nola bihur daiteke jasangarriagoa industrialdea?”


M+A+S®, “Moragues And Scade Abogados, S.A.”ko bazkide sortzailea eta zuzendari nagusia. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, eta abokatua jardunez 1985etik. Administrazio Zuzenbideko espezialista. Hirigintza eta Ingurumen Zuzenbideko diplomatua. Deustuko Unibertsitateko irakasle elkartua. Euskadiko Ingurumeneneko Kontseilu Aholku-emailearen bokala. Eusko Ikaskuntzaren “Garapen Jasangarria” diziplina anitzeko proiektu bereziaren koordinatzailea- ACLIMA (Ingurumen Industrien Klusterra) erakundeko Jasangarritasun Batzordeko presidentea, eta Zuzendaritza Batzordeko kidea.
 
 Julián Antón

12:00 - 13:30
Lanerako Tailerrak: “Nola aplika daitezke berrikuntza teknikoak eta nola bihur daiteke jasangarriagoa industrialdea?”


Domotikako Espainiako Elkarteko, CEDOMeko Zuzendaritza-batzako kidea da. Industria-elektronikaren Ingeniaritzako ikasketak amaituta, Niessen enpresan (gaur egun ABB taldeko kide) hasi zen lanean, enpresaren Garapen Elektroniko Saila sortzeko eta horren ardura hartzeko. 1985etik 1999ra hamaikatxo produktu eta sistema elektroniko garatu ditu, eta EIB-KNX protokoloa sortzeko lanetan parte hartu du.

Gaur egun (1999-2008) Sistema Bizkorrak izeneko Produktu Sailaren arduraduna da, eta sail horretan Espainia eta Portugalerako EIB-KNX sistemaren produktuak hartzen ditu aintzat.
 
 Luis Hernán Cortés

12:00 - 13:30
Lanerako Tailerrak: “Ekimen pribatuak eta erakunde publikoek jardun al dezakete lankidetzan lurzoruaren kudeaketa eraginkorragoa lortzeko?”


Aysen eskualdeko Ekoizpen Garapenari buruzko Eskualdeko Agentziaren zuzendari betearazlea.

Federiko Santa María Unibertsitateko (Txile) industria-ingeniari zibila.

Biobioko eskualdeko CORFOren Industria Metalmekanikoarako Lurraldeko Programa Integratuaren gerente izan zen, Desainper Consulting-eko kudeaketa estrategiko eta eragiketen aholkulari eta Santiagoko unibertsitateko (Txile) industria-ingeniaritza saileko irakasle-laguntzailea da.
 
 Ignacio Pérez Dapena

12:00 - 13:30
Lanerako Tailerrak: “Ekimen pribatuak eta erakunde publikoek jardun al dezakete lankidetzan lurzoruaren kudeaketa eraginkorragoa lortzeko?”


Uria Menéndez firmako abokatua da. Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) Zuzenbidean lizentziatu zen, eta Hirigintza Zuzenbidetzako Masterra egin zuen San Pablo C.E.U Unibertsitatean (Madril). Abokatu dihardu 1995etik, administrazio-zuzenbidean espezializatuta, eta, batik bat, arlo hauek jorratzen ditu: hirigintza eta ingurumena, kontratazio publikoa eta administrazioarekiko auzietako eskumenen auziak. Horrez gain, hainbat erakunde publiko zein pribaturi aholkularitza eskaintzen die, azpiegitura, industria, energia, merkataritza eta higiezinen gaineko proiektu handiak ezartzean sortutako gorabeherak bideratzeko.
 
 Elise Lusseaud

16:00 - 17:00
Itxiera-hitzaldia: ”Berrikuntza eta sormena lurraldearen kudeaketarako tresna gisa”


Arkitekto-hirigilea. Bordeleko Arkitekturako eta Paisajismoko Goi mailako eskolan diplomatua. Sevillan eman zion hasiera arkitekto-ibilbideari.

2002an, Bordeleko Mankomunitatea (CUB) hartu zuen lanerako esparru.

Gaur egun CUBeko Hiri-garapenaren Saileko arkitekto-hirgilea da. Hiri-plangintza du langai; zehatzago esan, Bordeleko metropoliaren erdialdean kokatutako industrigune edo trenbide-gune zaharrak jorratzen da
 

 

 

VerDocumento